Asteazkenean berriro eskainiko dute 'Korosagasti' filma Soreasun

Maialen Etxaniz 2020ko ira. 28a, 17:08

Sarrera guztiak agortuta, ostiralean estreinatu zuten Korosagasti Soreasu antzokian. Zapaturako, iganderako eta gaurko emanaldietarako sarrera guztiak berehala agortu zirela ikusita eta herritarren eskaerei erantzunez, asteazkenean berriro eskainiko dute Beizamako krimenetan oinarritutako filma Soreasun. Sarrerak eskuragarri daude kulturaz.eus webgunean. 

Herritarrak zain zeuden, eta iritsi zen. Ostiralean estreinatu zuten Beizamako krimenetan oinarritutako Korosagasti filma Soreasu antzokian. Berehala agortu ziren estreinaldirako sarrera guztiak, baita hurrengo hiru egunetarako antolatutako emanaldietarako sarrerak ere. Filmak izan duen harrera ikusita eta herritarrek egindako eskariei erantzunez, asteazkenean berriro emango dute Korosagasti Soreasun, 21:00etan hasita. Dagoeneko eskura daitezke sarrerak kulturaz.eus webgunean. 

Hona hemen Korosagasti filmaren trailerra:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide