"Udalaren, Euskal Judo Federazioaren eta Aldundiaren baimena jaso eta gero, gaur egungo osasun egoera dela-eta dagokion protokoloarekin", ostegun honetan, urriak 1, hasiko du ikasturte berria Kodaore judo klubak.
Hiru adin tarte eta bakoitzari dagokion ordutegia zehaztu dituzte judo eskolak emateko..Horrela, 5 eta 7 urte artekoentzako saioak 17:30etik 18:20ra emango dituzte; 7 eta 12 urte artekoentzakoak, berriz, 18:30etik 19:20ra; eta azkenik, 12 urtetik gorako judokek 19:30etik 20:50era egingo dituzte saioak.
Aurreko ikasturtean bezala, Landeta hiribideko lehen zenbakiko bigarren solairuan emango dituzte judo eskolak (Nafer ondoan, azken solairuan). Izena eman nahi dutenek bi telefono zenbaki dituzte aukeran: 625 708 785 (Gorka) eta 696 33 92 29 (Juantxo).