2020-2021ko oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelen izapideak egiteko epea zabaldu du Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak.
Txartelen tramitazioa elkartean bertan egingo dute bihar, asteazkena, 19:00etik 20:00era bitartean. Ondoren, urriaren 9an, ostiralez, ordutegi eta leku berean jaso ahal izango dira txartelak. Norberak ere bete ahal izango ditu izapideak, federazioak dituen bideak baliatuz.