Gaur amaituko da Udako I. Argazki Lehiaketan botoa emateko epea

Uztarria.eus 2020ko ira. 30a, 10:00

Gauerdian amaituko da Udako I. Argazki Lehiaketara aurkeztu diren argazkiei botoa emateko epea. Uztarriako erabiltzaileek Erabiltzaileen Saria erabakiko dute horrela beren botoekin.

Gauerdian amaituko da Uztarriaren Udako I. Argazki Lehiaketara aurkeztu diren argazkiei botoa emateko epea. Uztarriako erabiltzaileek azken orduak dituzte, beraz, lehiaketan parte hartu duten argazki guztietatik hiru gustukoenak bozkatzeko.

Irailaren 25ean jarri zuen martxan bozketa Uztarriak, eta ordutik botoak pilatzen joan dira lehiaketara aurkeztutako argazkiak. Erabiltzaile bakoitzak lehiaketan parte hartu duten hiru argazkiri eman ahalko die botoa, gailu bakoitzetik behin bakarrik. Argazkien aukeraketa egindakoan, izen abizenak, e-posta eta telefono zenbakia zehaztu beharko ditu erabiltzaile bakoitzak zozketan sartu ahal izateko. Honako lotura honetan eman daitezke botoak

Boto gehien jasotzen dituen argazkiak Uztarriako Erabiltzaileen Saria irabaziko du, hau da, Larrañaga hotelean bi lagunentzako afaria. Botoa ematen duten erabiltzaile guztien artean, berriz, Villegas-Larrea arraindegiak emandako otarrea lortuko du. 

Sari nagusiaren berri ere laster emango du Uztarriak. Izan ere, datozen egunetan hautatuko du epaimahaiak Udako I. Argazki Lehiaketara aurkeztu diren argazki guztien artean onena. Argazki munduan adituak diren bi argazkilari azpeitiarrek eta erredakzioko kazetari batek osatu dute epaimahaia. Donamariako (Nafarroa) Bentan bi lagunentzat gau bat eta afari goxo bat irabaziko ditu Epaimahaiaren Saria eskuratzen duen argazkilariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide