Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak azaroan hasiko du ikasturtea, hainbat ekintza martxan jarrita. Elkarteak azaldu duenez, oraingoz ez du bidaiarik eta irteerarik antolatuko segurtasuna ezingo dutelako bermatu, baina azaroarekin aurrez aurreko ekintzak jarriko ditu martxan.
Ekintza horietan parte hartu nahi duten herritarrek Baigeraren bulegoan eman beharko dute izena. Bulegoa, oraingoz, astean bi egunez zabalduko dute: astearteetan eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era izango da irekita.