Azpeitiko Udal Liburutegiak hil honen 24an ospatuko du Liburutegiaren Eguna eta data horren bueltan egitaraua osatu du. Bihar, urriak 5, izango da egitarau horren barruko lehen hitzordua; Lur Korta ipuin kontalariak saioa eskainiko du 4 urteko haurrentzat, 18:00etan hasita.
Astelehenetako ipuin kontaketak izango dira, hain zuzen ere, urriko egitarauaren ardatza; biharkoa barne, hiru emanaldi izango dira hil honetan Udal Liburutegian. Horiez gain, hilaren 22an Idoia Torregaraik eskainiko duen Jar ezazu liburuzain bat zure bizitzan umore saioaz gozatzeko parada izango da liburutegian bertan.
Hau da Liburuaren Egunaren aitzakian Udal Liburutegian prestatu duten egitaraua:
- Urriak 5, astelehena, 18:00. Lur Kortarekin ipuin kontaketa, 4 urteko haurrentzat.
- Urriak 19, astelehena, 18:00. Miriam Mendozarekin ipuin kontaketa, 5 urteko haurrentzat.
- Urriak 22, osteguna, 19:00. Jar ezazu liburuzain bat zure bizitzan umore saioa, Idoia Torregarairekin.
- Urriak 26, astelehena, 18:00. Maite Frankorekin ipuin kontaketa, 6 eta 7 urteko haurrentzat.
Ekitaldi horietara joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, plazak mugatuta daudelako. Izena emateko, 943-15 71 95 telefono zenbakira deitu edo 688 81 55 06 Whatsapp zenbakira mezua idatzi behar da.