Gorriz jantzi zen ostiralean Soreasu antzokiko oholtza, eta giroa goritu zuten bertatik Miren Amurizak eta Askoa Etxebarrieta La Pulgak, Gorria ikuskizunarekin.
Ez zuen betekadarik hartu Soreasuk, baina antzokira joan zirenek izan zuten "ordubete batez burua eta gorputza beste leku batera" eramateko modua -Amurizak Uztarriari emandako elkarrizketan zioen moduan-, bertsolariak eta dantzariak bertsoen eta flamenkoaren paloak uztartuz eskainitako ikuskizunarekin liluratuta.
Kulturazek ondoko estekan jarri du emanaldiaren argazki bilduma osoa.