Ibai Etxeberriak irabazi du Tontorramendiko igoera bertikala

Ihintza Elustondo 2020ko urr. 6a, 10:31

Ibai Etxeberria saria jasotzen. (Argazkia: Lea Artibaiko Hitza)

Igandean jokatu zuten proba Ondarroan (Bizkaia). Etxeberriak hamabost minutu eta 56 segundo behar izan zituen bi kilometroko lasterketa amaitzeko.

Tontorramendiko igoera bertikala jokatu zuten joan den igandean Ondarroan (Bizkaia), eta Ibai Etxeberria azpeitiarra gailendu zen proban. Bi kilometroko igoera egin behar izan zuten korrikalariek, eta Etxeberriak hamabost minutu eta 56 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Haren atzetik sailkatu zen Josu Uriarte; Etxeberria baino hiru segundo gehiago behar izan zituen hark proba amaitzeko.
 
Guztira, 49 korrikalarik parte hartu zuten lasterketan, eta emakumeetan Maialen Loyo nagusitu zen, 18 minutu eta 48 segundoko denborarekin.
 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide