Koronabirusaren pandemia hasi zenetik etenda izan ondoren, hil honetan berreskuratuko dituzte aurrez aurreko ikastaroak Azpeitiko KZgunean. Guztira, lau ikastaro prestatu dituzte KZgunekoek, eta horietako bi izango dira aurrez aurrekoak; beste biak, urruneko saioen modalitatean izango dira.
Hauek dira urriko ikastaroak:
- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean
- Aurrez aurreko ikastaroa.
- 4 ordu.
- Urriaren 29an eta 30ean, 11:00etatik 13:00etara.
- Euskaraz
- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
- Aurrez aurrekoa
- 14 ordu.
- Urriaren 19tik 28ra, 09:00etatik 11:00etara.
- Gaztelaniaz.
- Facebook. Egunerokotasuna partekatu
- Urrunekoa.
- 4 ordu.
- Urriaren 19an eta 28an.
- Euskaraz.
- Pinterest. Zure inspirazio-iturria
- Urrunekoa.
- 4 ordu.
- Urriaren 26an eta azaroaren 4an.
- Euskaraz.
Ikastaro horietan izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, Azpeitiko KZgunearen 943-02 36 20 telefonora deitu edo tutor.azpeitia@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi behar da, 16:00etatik 20:00etara.