Joan den larunbatean garaipenarekin etxeratu ziren Lagun Onak txirrindulari taldeko kideak, kadeteen taldeko Iker Zabaletak Zumaia Sarian txapela janzi ostean. Atracciones Sanzeko txirrindulariak sei segundo atera zizkion bigarrenari, Donosti Berri elkarteko Unax Urretabizkaiari.
Atracciones Sanz-Aitzaki kirolak taldea, berriz, hirugarrena izan zen taldekako sailkapenean. Gorka Arruti taldekidea 19. postuan helmugaratu zen, Iñaki Arzallus 22.ean, Eneko Altuna 38.ean, Aratz Garate 29.ean eta Auritz Gesalaga 44.ean.