Ekoetxeako ekintzak martxan dira berriro. Hil honetan, erabilitako arroparekin osagarriak sortzeko tailerra egingo dute gune horretan. Urriaren 18an eta 25ean –biak igandeak– egingo dituzte saioak; egun horietako bakoitzean bi txanda izango dira, bata 11:00etan, eta bestea 12:00etan.
10 urtetik gorakoei zuzendutako tailerra izango da, eta doakoa izango da parte hartzea. Hori bai, plaza mugatuak izango dira, eta, beraz, aurrez izena eman behar da. Urriaren 16ra –ostirala– bitartean, Ekoetxean bertan edo 943-81 24 48 telefonora deituta eman ahalko da izena.