Ikasturte hasierako batzar irekia egin zuten atzo, ostirala, Azpeitiko Gaztetxeko kideek, 18:30ean hasita. Gazte ugari elkartu zen bilkuran, eta hizpide izan zituzten, besteak beste, ikasturte honetako berrikuntzak, lantaldeen funtzionamendua eta gazte asanbladaren erronkak.
"Egun bizi dugun errealitatea modu kritikoagoan aztertzeko aukerak eman dizkigu hilabete hauetan egindako hausnarketek, eta gainera, hizpide izan ditugu aisialdi ereduaren inguruko gogoetak nahiz genero problematikaren gaia. Aurten gogotsu eta indartsu ekin nahi diogu ikasturte berriari", adierazi dute Gaztetxeko kideek.
(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)