Jaso du saria Egunean Behineko laugarren denboraldiko Uztarriaren taldeko irabazleak

Uztarria.eus 2020ko urr. 10a, 19:06

Jon Goenaga –Goenaga erabiltzailearekin– izan zen nagusi Egunean Behin jokoko Uztarriaren taldean. Hamar aste iraun zuen jokoaren laugarren denboraldian 2.803,53 puntu lortu zituen Goenagak, eta beraz, hark eskuratu du Baserria KM0ren produktuz betetako saskia.

Jaso du saria Jon Goenagak, Egunean Behineko laugarren denboraldiko Uztarriaren taldeko irabazleak. Goenaga erabiltzailearekin aritu zen jokoan, eta 2.803,53 puntu lortuta nagusi izan zen hamar aste iraun zituen denboraldian. Horrenbestez, hark eskuratu du Baserria KM0ren produktuz betetako saskia. 

Joan zen denboraldian, laugarrenean, 1.113 lagun aritu ziren lehian Uztarriaren taldean. Dagoeneko martxan da Egunean Behinen bosgarren denboraldia, eta oraingoan ere Uztarriak banatuko du saria parte-hartzaileen artean. Hain zuzen ere, irabazleak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du.

Uztarriaren taldean parte hartzeko Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformatik. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzaren gainean klik egin eta C6BB98 kodea sartu behar da; erabiltzaileak gisa horretan lortu du UZTARRIA (Azpeitia) izeneko taldera batzea.

Izenak dioen moduan, egunean behin jokatu daiteke sakelako telefonorako egindako aplikazioan. Hamar galdera erantzun behar dituzte erabiltzaileek ahalik eta denbora laburrenean, eta puntuazioaren arabera, astero sariak banatzen dituzte jokoaren sustatzaileek. Izan ere, astekakoa izaten da sailkapena, astelehenetik igandera bitartean lortutako emaitzen araberakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide