Xabier Aranburuk ISBren aitortza jaso du

Julene Frantzesena 2020ko urr. 11a, 19:29

Hamahiru urtez Iraurgi Saskibaloi Taldeko prestatzaile fisikoa izan den Xabier Aranburuk klubaren omenaldia jaso du gaur, igandea, arratsaldean. ISBko lehendakari Maier Lizasoren eskutik jaso du Mikel Sanjuan tailugileak egindako oroigarria, Azpeitiko kiroldegian, Juaristi ISBren eta Zamoraren arteko partidaren aurretik. ISBko gizonek gaur hasi dute liga, eta Zamorari nagusitasunez irabazi dio,  85 eta 68. Argazkian, Aranburu eta Lizaso. (ISB)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide