'Zaldibar, zona cero' liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak bihar Orkatzen

Julene Frantzesena 2020ko urr. 20a, 07:57

Ahoztar Zelaieta artxiboko irudi batean.

Joan zen otsailaren 6an Zaldibarko (Bizkaia) Verter Recycling zabortegian izandako luizia gai hartuta kaleratu du lana Txalaparta argitaletxearekin. 20:00etan hasiko da aurkezpena, eta COVID-19aren hedapena saihesteko hainbat neurri hartuko dituzte.

Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak Zaldibar, zona cero liburua aurkeztuko du bihar, asteazkena, Orkatz kultur elkartean. Joan zen otsailaren 6an Zaldibarko (Bizkaia) Verter Recycling zabortegian izandako luizia gai hartuta kaleratu du lana Txalaparta argitaletxearekin; izan ere, bi langile lur azpian harrapatuta gelditu ziren luizia tarteko.

Zelaietak, besteak beste, zabortegi horretan izan diren ustezko irregulartasunak jaso ditu duela gutxi kaleratu duen liburuan. 20:00etan hasiko da aurkezpena, eta COVID-19aren hedapena saihesteko hainbat neurri hartuko dituzte Orkatzen. Gainera, hara joan ahal izango duen pertsona kopurua mugatua izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide