Prebentzioko PCR probak egingo ditu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak San Martin egoitzan

Andoni Elduaien 2020ko urr. 15a, 09:27

San Martin egoitza.

Testak egoitzetako langileei eta erabiltzaileei egingo dizkiete Azpeitian. Gipuzkoan zehar 1.500 PCR proba egin nahi ditu aldundiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo jakinarazi zuenez, joan den ostiralean, urriak 9, prebentzioko PCR probak egiten hasi ziren Foru Aldundiko eta DYAko osasun taldeak Gipuzkoako hainbat adinekoen egoitzetan, tartean Azpeitiko San Martin egoitzan. Osasun egoera kontuan hartuta, intzidentzia tasa handiena duten herrietan hasi dira probak egiten.

Aldundiaren asmoa Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 1.500 PCR proba egitea da. Azpeitiko San Martin egoitzan, esaterako, gaur egingo dituzte probak; egoitzetako erabiltzaileei eta langileei egin dizkiete testak. "Birusa egoitzetan sartzea prebenitzea, eta hala badagokio, detektatu eta hedapena geldiaraztea" nahi dute aldundiko eta DYAko osasun taldeek.

Azpeitian egingo duten bezala, testak egingo dituzte Azkoitian, Tolosan, Villabonan, Zizurkilen, Beasainen, Seguran eta Legazpin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide