ONCEren zozketak 35.000 euro utzi ditu Azpeitian

Julene Frantzesena 2020ko urr. 15a, 11:06

Alejandro Acevedo. (ONCE)

Atzo saritutako sei kupoi saldu zituen Alejandro Acevedo agenteak: bat Azpeitian eta bost Zestoan. Kupoi bakoitzak 35.000 euroko diru saria du.

Atzo gaueko ONCEren zozketak 35.000 euroko diru saria utzi du Azpeitian eta Zestoan. Hain zuzen ere, Alejandro Acevedo agenteak Azpeitiko plazan eta Zestoako Toribio Altzaga etorbidean saltzen ditu kupoiak, eta guztira, atzo saritutako sei saldu zituen; bat Azpeitian eta bost Zestoan. Kupoi horietako bakoitzak 35.000 euroko saria du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide