Alaia Juaristi patinatzaileak Rollerskien Espainiako Txapelketa irabazi du, 18 urtez azpiko patinatzaileen moldalitatean. Asteburuan Jacan (Huesca, Espainia) jokatu dute txapelketa, eta bi modalitatetan lehiatu zen azpeitiarra: zapatuan estilo klasikoan eta patinatzaile modalitatean atzo. Bietan ala bietan lan ona gauzatu zuen Juaristik; izan ere, bi domina eskuratu zituen. Patinatzaile modalitateko proba irabazteaz gain, bigarren egin zuen estilo klasikoko lasterketan.