Askotariko doinu eta melodiak entzun ahal izan ziren joan zen ostiralean, hilak 16, Sanagustin kulturgunean; izan ere, Voodoo Charms eta Indian Feathers taldeek kontzertu bana eskaini zuten bertan Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuituaren barruan. Abuztuan ziren bi taldeak Azpeitian kontzertua eskaintzekoak, baina koronabirusaren agerraldia medio, Kulturazek bertan behera utzi zuen ekitaldia. Ostiralean, ordea, bi taldeen jarraitzaileek ez zuten hutsik egin, eta hainbat herritar joan zen emanaldiotara. Honako lotura honetan ikus daiteke bi kontzertuetako argazki bilduma osoa.
(Argazkiak: Alberto Beloki/Kulturaz)