Joan zen astetik ikusgai daude Zack Artabide azpeitiarrak egindako marrazkiak Sanagustin kulturgunean. Manga estiloan egindako irudi koloretsuak dira azpeitiarrak erakusketarako aukeratu dituenak, eta urriaren 27ra bitartean egongo dira ikusgai kulturguneko hormetan.