Gaur Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta data hori gogoan izan du Azpeitiko Udalak. Urtero gisan, lazo arrosa jarri dute udaletxean, eta gauean arrosa kolorez argiztatu dute Azoka Plaza, "gaixotasun hori pasatzen ari direnei zein ingurukoei elkartasuna eta babesa adierazteko".