Auto ilara ikaragarriak sortu dira gaur, asteazkena, goizean, Azpeitia eta Zestoa artean, bi autoren arteko istripu baten ondorioz. 08:00 aldean izan da ezbeharra GI-630 errepidean, Zestoako bainuetxearen parean. Bi autok elkar jo dute, baina Ertzaintzaren arabera, ez da inor zauritu. Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen, baina auto ilara izugarriak sortu dira bi norantzetan; hau da, Zumaiarako eta Azpeitirako norantzetan.