Bertan behera gelditu da Idoia Torregarai umoregile usurbildarrak gaur liburutegian eskaini behar zuen bakarrizketa saioa. Udal Liburutegiko ordezkariek azaldu dutenez, "ezbehar" baten ondorioz atzeratu behar izan dute emanaldia, baina oraingoz, ez dute data berririk jakinarazi.
Liburutegien Nazioarteko Eguna izango da etzi, larunbata, eta egun horren harira antolatu zuten liburutegiko kieek Jar ezazu liburuzain bat zure bizitzan izeneko bakarrizketa.