Zaldibarko zabortegiko ustezko irregulartasunak izan ditu hizpide Ahoztar Zelaietak

Julene Frantzesena 2020ko urr. 22a, 08:41

Ahoztar Zelaietak atzo eskaini zuen solasaldia Orkatzen.

Zaldibar, zona cero liburua aurkeztu zuen atzo Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak Orkatz kultur elkartean. Hainbat lagun izan zen haren azalpenak entzuten; izan ere, joan zen otsailaren 6an luizia izan zen Zaldibarko (Bizkaia) Verter Recycling zabortegian, eta besteak beste, han izan diren ustezko irregulartasunak izan zituen hizpide kazetariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide