Astebururako prestatutako bi ibilaldiak bertan behera utzi ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak

Julene Frantzesena 2020ko urr. 23a, 08:00

COVID-19ak herrian duen eraginagatik eta Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaileengatik hartu dute bi irteerak bertan behera uzteko erabakia mendizaleek.

Lagun Onak Mendi Bazkunak bertan behera utzi ditu biharko eta etzirako antolatuta zituen bi mendi ibilaldiak. Hala jakinarazi du elkarteak sare sozialetan: "Pena handiz, baina aldi berean arduraz, asteburu honetarako antolatuta genituen bi ibilaldiak bertan behera utzi ditugu. Laister ikusiko dugu elkar, zaindu bitartean!".

COVID-19ak herrian duen eraginagatik eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri murriztaileengatik hartu dute bi irteerak bertan behera uzteko erabakia mendizaleek. Larunbatean Izarraitzen barrena egin behar zuten txangoa helduek, eta igandean, berriz, Mandubia, Murumendi eta Santa Ageda aldera joatekoak ziren gaztetxoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide