Astebururako hainbat kultur ekitaldi eta saio zeuden antolatuta herrian, baina COVID-19a dela eta Eusko Jaurlaritzak nahiz Azpeitiko Udalak ezarri dituen neurriak tarteko, horiek denak bertan behera utzi behar ditu Kulturaz kooperatibak.
Bihar, zapatua, Ezpalak eta Lemy Rivers taldeak kontzertua eskaintzekoak ziren Sanagustin kulturgunean. Koronabirusak herrian duen intzidentzia tarteko, baina, bertan behera utzi behar izan dute bi talde horien emanaldia.
Bestalde, bihar, etzi eta etzidamu eskaintzekoak ziren Verano del 85 eta Stardog & Turbocat filmen emanaldi oro ere bertan behera utzi dute. Asteburuan, beraz, ez da zinema emanaldirik izango Soreasu antzokian.