Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak jakinarazi du bertan behera utziko dituztela oraingoz astelehenetako elkarretaratzeak. Astelehenero, 12:00etan, pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzeak egin ohi dituzte, baina COVID-19a tarteko "herrian bizi den egoera larriak" eraman ditu erabaki hori hartzera. "Jadanik indarrean diren arauak kontuan hartuz, ezinezkoa deritzogu hainbeste jende biltzeari", azaldu dute.
Horrez gain, urriaren 31n Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egitekoak ziren manifestazioak ere bertan behera gelditu dira. "Pandemiak onera egiten duenean, berriro aterako ditugu geure aldarrikapenak plazetara eta kaleetara".