Bart gaueko haize bortitza tarteko, Alde Zaharreko bi eraikinetan uralita soltatu da. Material hori arriskutsua denez, suhiltzaileek joan behar izan dute konponketa lanak egitera. Plaza Txikiko etxebizitza batean eta Erdikaleko beste batean soltatu da uralita.