Orbela aukeran Loiolan

Mailo Oiarzabal 2020ko urr. 26a, 16:29

(Leire LarraƱaga)

Udazkena fotogenikoa dela ezin ukatu. Kolore hori-gorriztekin jantzitako bazterrak begien gozagarri bihurtzen dira sasoi honetan, eta orbela bihurtzen da jabe edozein zirrikitutan, hego haize zakarrak jotzen duenean, bereziki.

Haize bolada indartsuak ibili dira gurean azken egunetan, eta berez hostoz eranzten ari diren zuhaitzak are gehiago soildu dituzte haize ufadek. Orbela jasotzen nahikoa lan badute kale garbitzaileek, baina gutxitan topatuko dute argazkikoa bezalako orbel pilaketarik. Loiolako Santutegiko aldapa estuan, zientoka hosto erori tontortu ditu haize zurrunbiloak, irudi ikusgarria osatuz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide