Bulegoa ixtea erabaki du Baigerak, "egoerak onera" egin arte

Mailo Oiarzabal 2020ko urr. 27a, 13:30

Baigera I eraikina.

Jubilatuen eta pentsiodunen elkartea astearteetan eta ostegunetan ari zen bulegoa irekitzen, baina koronabirusaren hedapena dela-eta irekita mantentzea "ezinezkoa" dela deritzo Baigerak.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Baigera I-eko eraikinean bazkideak artatzeko duen bulegoa ixtea erabaki du, koronabirusaren hedapenak berriro hartu duen indarra ikusita.

Azkenengoz hartu genituen neurriekin, astearteetan eta ostegunetan irekitzea erabaki genuen, baina egoeraren larritasunak eraman gaitu berriro esan arte erabat ixtera", azaldu du elkartearen zuzendaritza batzordeak. "Bizitzen ari garenarekin ezinezkoa da irekita mantentzea . Gure bazkideen ziurtasuna babestu nahi dugu beste ezeren gainetik", gaineratu du batzordeak.

Osasun larrialdiaren bilakaeraren arabera itzuliko da Baigeraren bulegoaren zerbitzua bere ohikotasunera; "egoerak onera egiten duenean" jakinaraziko du batzordeak bulegoa berriro noiz irekiko duten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide