Kiroldegiko taldeko jarduerei bihar, osteguna, berrekingo dietela jakinarazi du BPXport enpresak. Joan den astearen bukaeran Eusko Jaurlaritzak herri gorrietan indarrean jarri zituen neurrien ondorioz, kiroldegiko taldeko jarduera guztiak etetea erabaki zuen Azpeitiko Udalak. Atzo indarrean sartu zen dekretuak, ordea, beste neurri batzuk jasotzen ditu —eta aurretik indarrean zeudenak indargabetu—; eta horien artean, kiroldegietako taldeko jarduerak egiteko aukera ematen du. Hori dela eta, bihar berriz ere taldeko jarduerei ekitea erabaki dute Azpeitiko Udalak eta BPXport enpresak.
Jarduera guztiak beharrezko segurtasun neurriak hartuta egingo dituzte.