Hasi dira Done Jakue kaleko udal sustapeneko etxebizitzak eraikitzeko obrekin

Julene Frantzesena 2020ko urr. 29a, 13:44

Gaur goizean lanean ari ziren Done Jakue kalean.

Martxan dira dagoeneko Done Jakue kaleko udal sustapeneko etxebizitzak eraikitzeko lanak. Apaiz etxea zegoen tokian, kale horretako zazpigarren zenbakian, lau etxebizitza egingo dituzte. 681.170,45 euroko aurrekontuarekin, Construcciones Urbitarte enpresari lizitatu dizkio obrak udalak, eta enpresa horrek hamasei hilabeteko epean bukatu beharko ditu lanak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide