Goena egokitzeko lanak, azken txanpan sartuta

Mailo Oiarzabal 2020ko urr. 31a, 09:09

Goena sarrerako aparkaleku gunea asfaltatzeko lanak egiten ari dira egunotan (argazkian). Udalak jakinarazi duenez, lan horiekin osatuko ditu azken hilabeteetan Goenako aisia gunea eta ingurua egokitzeko eta txukuntzeko egin dituen lanak. Berdegunea egokitu, ibilgailuak garbitzeko gunea berritu eta autokarabanentzako gunea sortu zituen udalak Goenan uda aurretik, "naturgunea balioan jarri eta herritarren aisialdirako gune erosoa sortu asmoz".

Udalak 104.883,09 euroko inbertsioa egin du Goena egokitzeko lan horietan, Excavaciones y Trasnportes Orsa ari da lanak egiten eta "epe motzean" bukatuko dituzte obrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide