Aurkitu dute Memona Ahmed

Ihintza Elustondo 2020ko aza. 2a, 08:43

Memona Ahmeden familiak urriaren 23an jarri zuen desagerketaren salaketa Ertzaintzan. Dena den, aurkitu dute 17 urteko gaztea.

Hedabide honek urriaren 24an jakinarazi zuen herritar bat desagertu zela. Hain zuzen ere, Memona Ahmed izeneko gaztearen familiak urriaren 23an jarri zuen salaketa, hura falta zela eta. Dena dela, Ertzaintzak jakinarazi duenez, aurkitu dute Ahmed. Herritarrak 17 urte zituen desagertu zen unean, eta Azpeitian ikusi zuten azkenekoz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide