Inprobisazio tailerra eta kontzertua eskainiko ditu Los Sara Fontan taldeak Dinamoan

Julene Frantzesena 2020ko aza. 3a, 07:30

Los Sara Fontan taldeko kideak. (Los Sara Fontan)

Zapatuan izango dira saioak, 10:00etan hasita, baina dagoeneko itxita dago izena emateko epea. Sara Fontanek eta Edi Pouk osatzen dute taldea.

Los Sara Fontan taldeak inprobisazio tailerra eta kontzertua eskainiko ditu larunbatean, eta dagoeneko itxita dago saioan izena emateko epea. Dinamoa sormen gunean izango da taldea zapatuan, 10:00etatik aurrera.

Sara Fontanek eta Edi Pouk osatzen dute taldea, eta proiektua martxan jarri zutenerako erabaki zuten diskorik ez grabatzea. Zuzenekoak ematen dituzte, "industriaren errutina produktibotik ihesi". Fontanek biolina jotzen du, eta Pouk perkusioa. Bi urteko ibilbidea du taldeak, eta Europako hainbat herrialdetan izan dira denbora tarte horretan. Orain, Azpeitian egingo dute geldialdia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide