Ane filma eta Mendi biluzia dokumentala emango ditu Kulturaz kooperatibak asteburuan Soreasu antzokian. Ane filma ostiralean (20:00), zapatuan (19:00) eta astelehenean (19:00) emango dute, eta Mendi biluzia dokumentala, berriz, igandean, 17:00etan eta 19:00etan. Emanaldi horietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke.
David P. Sañudo zuzendariaren lana da Ane, Donostiako zinemaldian estreinatu zuten eta honako da sinopsia: Gasteiz, 2009. Etxebizitza batzuen desjabetzearen ondorioz bere auzoan izandako istiluen ondoren, Lidek, abiadura handiko trenaren obretan zaintzaile gisa lan egiten duen ama gazteak, bere alaba nerabea, Ane, ez dela etxera lotara joan jakingo du. Lide, Fernando senar ohiarekin batera, alaba non dagoen ikertzen hasiko da. Aneren munduan murgilduko da eta ezezagun batekin bizi izan dela konturatuko da.
Mendi Biluzia dokumentala, berriz, Alex Txikon mendizalearen lana da, Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoeraren inguruko dokumentala. Alex Txikon bera bertan izango da dokumentala aurkezten.