Joan zen asteko gisan, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) elkarretaratzea deitu du zapaturako, "burgesiaren zuzeneko diktadura gelditzea" eskatzeko eta "askatasun zein eskubideen defentsa" egiteko. 18:30erako jarri du koordinadorak hitzordua, plazan.
Joan zen zapatuan 160 bat lagunek egin zuten kontzentrazioa plazan, Burgesiaren zuzeneko diktadura salatu lelopean. Hain zuzen ere, azken asteetan indarrean diren neurri murriztaileekiko desadostasuna adierazi zuten plazan elkartu ziren herritarrek, neurri horiek "osasuna babesteko aitzakiapean" herritarren oinarrizko eskubideak urratzen dituztela uste dutelako. Horrez gain, gazteriaren kriminalizazioa ere salatu zuten plazan bildutakoek.