Koronabirusa Azpeitian

Ostalaritzan eragingo duten azken neurriak salatzeko elkarretaratzea deitu du AZTEk biharko

Maialen Etxaniz 2020ko aza. 6a, 16:04

Azpeitiko plaza abuztuan, Alde Zaharreko agerraldia piztu ostean.

S.O.S ostalaritza lelopean egingo dute elkarretaratzea bihar, 17:30ean, plazan. Elkarteko kideek Azpeitiko ostalari guztiei egin diete protestara bertaratzeko deia. Atzo iragarri zituzten "COVID-19aren  transmisio kateak mozteko" bihartik eta azaroa bukatu arte indarrean izango diren neurri murriztaileak; besteak beste, etxeratze agindua ordubete aurreratzea eta ostalaritza guneak ixtea.

Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak protesta deitu du biharko, Eusko Jaurlaritzak atzo iragarritako neurriek ostalaritzan eragingo dituzten kalteak salatzeko. S.O.S ostalaritza lelopean egingo du kontzentrazioa AZTEk, 17:30ean hasita, Azpeitiko plazan. Elkarteko kideek Azpeitiko ostalari guztiei dei egin diete bihar mobiliza daitezen. 

Atzo iragarri zituen Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak "COVID-19aren  transmisio kateak mozteko" bihartik aurrera –azaroa bukatu arte behintzat– indarrean izango diren neurri murriztaileak; besteak beste, etxeratze agindua ordubete aurreratzea eta ostalaritza guneak ixtea. Azken erabaki horrek "kezka" sortu die herriko ostalariei, eta neurrien aurrean desadostasuna agertzeaz gain, agindua "azken momentuan, asteburuaren atarian" iragarri izana salatu dute. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide