Ikusle taldearen saioa izango da bihar

Julene Frantzesena 2020ko aza. 23a, 08:09

Dinamoa sormen gunearen ataria.

Hileko azken asteartea izanik, bihar izango da azaroko hitzordua. 19:00etan hasita egingo dute saioa, Dinamoa sormen gunean. Nahi duen orok izango du parte hartzeko aukera.

Joan zen irailaz geroztik martxan den Ikusle Taldeak hirugarren saioa egingo du bihar, asteartea, 19:00etan hasita, Dinamoa sormen gunean. Saioan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharrik izango, eta nahi duen orok izango du bertaratzeko aukera.

Lehenen saioan Raymond Pettibon artistaren marrazki bat izan zuten abiapuntu, eta bigarrenean, Hamilton Finlay artistaren beste irudi bat. Oraingoan, berriz, honako irudi hau izango dute aztergai eta hizpide:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide