Azaroaren 25eko egitasmoa prestatzeko bilera deitu du Basanderiek talde feministak

Julene Frantzesena 2020ko aza. 11a, 11:49

Iaz Basanderiek asanbladakoek egin zuten ekialdiko irudia.

Bihar egingo dute Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunerako egitasmoaz hitz egiteko bilera, 18:30ean, Emakumeen Txokoan.

Basanderiek talde feministak Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunaren bueltan egingo duen egitasmoaz hitz egiteko bilera deitu du biharko, osteguna. Azaroaren 25a gerturatzen ari dela eta deitu du bilkura taldeak, eta 18:30erako jarri du hitzordua Emakumeen Txokoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide