Goena sarrerako gunea asfaltatzen ari da udala, eta ibilgailuek ezingo dute aparkalekua erabili datorren astelehenera arte. Goenako aisia guneari azken ukituak ematen ari dira; besteak beste, berdegunea egokitu, ibilgailuak garbitzeko gunea berritu eta autokarabanentzako gunea sortu dituzte gune horretan. Udalak 104.883,09 euroko inbertsioa egin du Goena egokitzeko lan horietan, eta Excavaciones y Transportes Orsa ari da lanok gauzatzen.