Bulego musika taldeko Tomas Lizarazu eta Ruben Lizarralde San Martin egoitzan izan dira gaur goizean, hango egoiliarrei eta langileei beren musika eskaintzeko.
Azkoitiko taldeak adinekoen egoitzetako egoiliarrei eta langileei eskainitako kantu bat sortu du, eta inon zabaldu aurretik, egoitzetan emanaldiak egiten ari dira taldekideak. Atzo Bizkaiko bi egoitzetan aritu ondoren, gaur Azpeitikoa bisitatu dute, egoitzan ospatzen ari diren San Martin egunaren bueltako aste berezia borobiltzeko.