Izaro eta Deñe musikariek zapatuan Soreasu antzokian eskainiko dituzten kontzertuen orduak aldatu behar izan ditu Kulturaz kooperatibak, COVID-19aren zabalkundea saihesteko Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak tarteko. Izan ere, indarrean diren neurriak tarteko, 21:00etarako amaitu behar dira kultur ekitaldiak.
16:00etan eta 19:00etan izango dira kontzertuak, eta sarrerak dituzten herritarrek dagokien orduko saiora joan ahal izango dute; hau da, hasiera batean 19:00etarako iragarritako kontzertuetarako sarrerak erosi zituztenek 16:00etakora joan ahal izango dute, eta 22:00etarako erosi zituztenek, 19:00etakora.