Euskal Antzerki Topaketak 2020

Euskal Antzerki Topaketetako ikusleen saria banatuko dute ostiralean

Ihintza Elustondo

XXXVIII. Euskal Antzerki Topaketei amaiera emateko ekitaldia egingo dute ostiralean, 19:30ean, Dinamoa sormen gunean.

Azpeitiko XXXVIII. Euskal Antzerki Topaketak iritsi dira azken hondarrera, eta aurtengo edizioari amaiera emateko, ikusleen saria banatuko dute etzi, ostirala. Dinamoan egingo dute sari banaketa ekitaldia, 19:30ean hasita. Lehenik, aurtengo emanaldietan hartutako irudiekin osatutako bideoa botako dute, eta, jarraian, sari banaketari ekingo diote.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide