Egunotan hasi dira Karmelo Etxegarai Ikastolaren Perdillegi kaleko eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten. Hain zuzen ere, Perdillegi kaleko 2. zenbakian kokatuta dagoen eraikinaren sarrera egokituko dute. Gaur egun sarreran dauden eskailerak eraitsi eta hiru sarbide egokituko dituzte: bi oinezkoentzat eta bat ibilgailuentzat. Oinezkoentzako eremuan eskailera eta arranpa eraikiko dituzte. Gainera, eraikinaren kanpoaldean estalpea eraikiko dute, ikasleak autobusaren zain han egon daitezen. Lanek 65.147,24 euroko aurrekontua dute, eta bi hilabeteko epean obrak bukatzea aurreikusten du udalak.