Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Urola Erdiko Itaia emakume sozialisten antolakundeak. Bihar, larunbata, Indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharra hitzaldia izango da Azpeitiko Gaztetxean, 17:00etan hasita. Egunerokoan ematen diren indarkeria forma orokorrez, emakumeenganako indarkeriaz, indarkeria matxistaren ezaugarriez eta mekanismoez, eta horiei aurre egiteko gaitasunak antolatzearen beharraz jardungo dute, besteak beste.