Aurten ere ez du hutsik egingo Eusebio Eizmendi Txapel zenaren omenezko bertso saioak. Erniarraitz bertsozale elkarteak abenduaren 20rako, igandea, jarri du hitzordua, eta dagoeneko eros daitezke sarrerak Kulturaz.eus webgunean, hamar euroren trukean.
Soreasu antzokian izango da saioa, 18:00etan hasita, eta Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jone Uria, Eli Pagola eta Jokin Uranga ariko dira kantuan. Gai-jartzaile lanak, berriz, Maddi Labakak egingo ditu.