Itziar Urbieta eta Loreto Fernandezek organo kontzertua eskainiko dute azaroaren 28an parrokian

Nerea Uranga 2020ko azaroaren 22a

Lau eskutara eta emakume konposatzaileak goiburu hartuta, organo kontzertua eskainiko dute Itziar Urbieta eta Loreto Fernandez organo jotzaileek azaroaren 28an, zapatua, Azpeitiko parrokian. 12:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrera librea da.

Itziar Urbieta azpeitiarrak eta Loreto Fernandez donostiarrak eskainiko duten Lau eskutara eta emakume konposatzaileak kontzertuak honako piezak eskainiko dituzte: Johann Sebastian Bach-en (1685-1750) Schafe konnen sicher weiden (Cantata BWV208); Joseph Haydn-en (1732-1809), Il maestro e lo scolare; Cecile Chaminaden (1857-1944), Marche funebre; Nadia Boulanger-en (1887-1979), IImprovisation; Adolph Hesse-n (1809-1863), Fantasie (Adagio-Andante gracioso-Allegretto); Lucie Robert-Diessel-en (1936), Lied; Barbara Heller-en (1936), Notte di maggio; eta Franz Von Suppe-ren (1819-1895), Sinfonia del poeta y aldeano.

Azaroaren 28an, zapatua, 12:00etan hasita izango da kontzertua Azpeitiko parrokian, eta sarrera doan izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide