Igandean hasiko da Gaztetxeko Zine Gauak egitasmoa

Julene Frantzesena 2020ko aza. 23a, 07:45

Hiru film emanaldi prestatu dituzte datozen hiru igandeetarako. Lehen saioa datorren igandean izango da, eta Parasites filma emango dute, 18:00etan hasita.

Zine Gauak egitasmoa bueltan da. Hain zuzen ere, datorren igandean hasita, hiru astez segidan, zinema emanaldi bana izango da Gaztetxean. Zineaz gozatzeko eta emango dituzten filmen inguruan hausnartzeko aukera izango dute herritarrek.

Lehen saioa azaroaren 29an, igandez, egingo dute. Parasites (2019) film arrakastatsua ikusi ahal izango da, 18:00etan hasita. Abenduaren 6an, berriz, The fight club (1999) emango dute, eta abenduaren 13an, Alpeis (2011). Emanaldi guztiak Gaztetxean izango dira, 18:00etatik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide