Euskal Antzerki Topaketak 2020

38. Euskal Antzerki Topaketek utzi dutenaren laburpena, bideoan

Maialen Etxaniz

Joan zen ostiralean itxi zuten aurtengo Euskal Antzerki Topaketetako teloia, sari banaketa egitearekin batera. Ezbairik gabe, ezohikoak izan dira aurtengo topaketak pandemia tarteko, baina balorazio positiboa egin du Azpeitiko Udalak. Topaketak amaituta, 38. edizioak utzi duenak bildu ditu udalak honako bideo honetan. 

Uztarria Komunikazio Taldeak eta UKTk gertutik jarraitu dituzte 38. Euskal Antzerki Topaketak, eta horien inguruko albiste, argazki bilduma, erreportaje eta bideo guztiak kanal honetan daude ikusgai nahiz eskuragarri.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide